XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Proposamenak aurkeztea:

Enpresa eskaintzaileen proposamenak Gipuzkoako Foru Diputazioko Gazteri eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Teknikoan nahiz Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, 20 laneguneko epean, lehiaketarako deiari buruzko iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, eta epea amaitzen den eguneko 14:00ak arte.

Proposamenak aurkezteko azken eguna larunbatarekin tokatuko balitz, epea hurrengo laneguna arte luzatuko litzateke.

Lizitatzaileei eskatuko zaizkien agiriak.

Ondorengo idatzia eramango duten bina gutunazaletan aurkeztu behar dituzte proposamenak: Ikastetxeentzako kirol horniduraren 1993ko lehiaketa irekian parte hartzeko proposamena .

Proposamena aurkezten duen enpresaren izena ere adieraziko dute.

Gutunazalek ondorengo agiriak eduki behar dituzte:

A) A) gutunazalean agiri administratiboak:

1. Kontratistaren nortasunaren egiaztagiriak.

Nortasuna honela egiaztatuko da:

- Enpresa pertsona juridikoa baldin bada, sozietateak Merkataritza Erregistroan inskribatuta daukan eraketa eskritura, edo bestela, aldaketakoa, aurkeztuz.

- Enpresa banakoa baldin bada, Nortasun Agiria aurkeztuz.

Besteren izenean agertzen direnek edo proposamenak sinatzen dituztenek horretarako duten ahalorde nahikoa aurkeztu behar dute.

Pertsona juridikoak badira, ahalorde hori Merkataritza Erregistroan inskribatuta dagoela erakutsi behar dute.

Goian aipatutako agiriak jatorrizkoen bidez edota Gazteri eta Kirol Departamentuko idazkari teknikoak legeztatutako kopien bidez aurkez daitezke.

2. Zinpeko aitorpena, I Eraskin gisa ageri den ereduaren araberakoa, non lizitatzaileak adieraziko duen ez dela aurkitzen Estatuaren Kontratuari buruzko Legeak 9. artikuluan aipatutako bateraezintasun eta ezgaitasun egoeretan.

3. Berariazko aitorpen erantzulea, II Eraskin gisa ageri den ereduaren araberakoa, non lizitatzaileak adieraziko duen enpresa egunean aurkitzen dela zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen, esamolde horri Kontratazioari buruzko Erregelamendu Orokorrak 23. artikuluan ematen dion adieran.

Urriaren 14eko 223/86 Dekretuak, Euskadiko Autonomi Elkarteko Kontratuen eta Kontratisten Erregistroak onartzeari buruzkoak, arautzen duen Kontratisten Erregistroan inskribatuta dauden eskaintzaileek Erregistroaren ardura duen legelariak emandako ziurtagiriaren kopia aurkez dezakete nortasuna egiaztatzeko eskatu diren agirien ordez.

B) B) gutunazalak ondorengo agiriak edukiko ditu:

- Ekonomi eskaintza, III Eraskin gisa doan ereduaren araberakoa.

- Hornitu beharreko gai bakoitzak aleka dituen prezioen zerrenda.

- Materialaren kalitateari, azalpenari, ereduei eta abarri buruzko aipamenak.

- Antzeko horniduretan duten esperientzia.

- Materiala banatzeko epeak.

- Interesgarri irizten dioten beste edozein argibide.

Hornidura osorik hartuta egin behar dute lizitazioa, ez sortaka.

Eskainitako gaiak aurkez ditzaten eska diezaieke Gipuzkoako Foru Diputazioak lizitatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu; horregatik, lizitatzaileak behartuta daude gaiak erakustera Gipuzkoako Foru Diputazioak horretarako adieraziko dien lekuan.